
Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Hari gabeko Bluetooth teknologiarekin, telefonoa 10 metroko (32 oineko) erradioan
dauden gailuetara konekta dezakezu irrati-uhinak erabiliz.
Zure telefonoa egin ezazu 23

Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarrit.
>
Bluetootha
.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2,1 + EDR, eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: SIM sarbidea, Object Push, fitxategi-transferentzia, aurikularrak,
sarbide orokorra, serieko ataka, objektu truke orokorra, markatze bidezko sarea,
gailuaren IDa, kontaktuetarako sarbidea, zerbitzuak ezagutzeko aplikazioa, audio
banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola eta audio/bideo banaketa .
Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko,
modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili behar
dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Bluetooth konexio bat ezarri
1 Hautatu
Nire telefonoaren iz.
eta sartu izen bat zure telefonoarentzat.
2 Bluetooth konektagarritasuna aktibatzeko, hautatu
Bluetootha
>
Piztuta
.
ikurrak Bluetootha aktibatuta dagoela adierazten du.
3 Telefonoan audio-osagarriren bat konektatzeko, hautatu
Konekt. audio-osag.
eta
osagarria.
4 Zure telefonoa barrutian dagoen beste Bluetooth gailu batekin parekatzeko,
hautatu
Gailu parekatuak
>
Gehitu gailu berr.
.
5 Joan aurkitutako gailu batera eta aukeratu
Gehitu
.
6 Adostu pasahitz bat (16 karaktere artekoa) beste gailuaren erabiltzailearekin eta
sartu pasahitza zure gailuan. Konexioa ezartzeko, sartu pasahitza beste gailuan,
eskatutakoan.
Telefonoa ezkutuko moduan erabiliz, software kaltegarria saihesteko aukera gehiago
daude. Ez onartu Bluetooth konexioa konfiantzazko iturrietatik ez baldin badator. Beste
aukera bat Bluetooth funtzioa desaktibatzea izan daiteke. Honek ez die telefonoaren
gainerako funtzioei eragiten.
Ordenagailua Internetera konektatu
Bluetooth teknologia ordenagailu bateragarria Internetera konektatzeko erabil
dezakezu, PC Suite softwarea erabili gabe. Zure telefonoa Internetera konektatzeko gai
egon behar da (sareko zerbitzua) eta zure ordenagailuak Bluetooth teknologia onartu
behar du.
1 Ziurtatu gailua Internetera konekta daitekeela.
2 Parekatu zure gailua ordenagailu batekin Bluetooth konektagarritasuna erabiliz.
Gailuak automatikoki irekiko du Interneterako datu-paketeen konexio bat.