Nokia 3710 fold - Eskubide digitalen kudeaketa

background image

Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil

ditzakete, beraien jabetza intelektuala babesteko, copyrights-ak barne. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu

DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Gailu honekin, honako kudeatzaileekin babestutako edukiak atzitu ditzakezu:

WMDRM 10, OMA DRM 1.0, OMA DRM 1.0 blokeoa, eta OMA DRM 2.0. DRM softwareen batek edukia babestea lortzen ez badu eta

edukiaren jabeek hala nahiko balute, DRM bidez babestutako edukia ikusteko gaitasuna baliogabetu daiteke. Baliogabetzeak

DRM bidez babestutako eduki hori zure gailuan berritzea debeka dezake. DRM software hori baliogabetzeak ez die eragiten

bestelako DRM motekin babestutako edukiei, ezta babesik gabekoei ere.

60 Aholku berdeak

background image

Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure

eskubideak azalduz.

Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentziaren eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia PC

Suiteko funtzioa.

Beste transmisio metodo batzuek ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau edukiarekin batera berrezarri behar da

telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentzia

berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.

Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, lizentzia eta edukia galduko dira telefonoaren memoria

formateatuz gero. Lizentzia eta edukia gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentzia edo edukia galtzeak,

zure telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-

hornitzailearengana.

Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada bakarrik ikusi

ahal izango da.