
Holograma autentikatu
1
Hologramaren etiketa begiratzerakoan, Nokiaren esku elkartuen ikurra ikusi beharko litzateke angelu batetik eta Nokia
Original Enhancements logotipoa bestetik.
2
Holograma ezkerrera, eskuinera, gora eta behera okertzean, 1, 2, 3 eta 4 puntu ikusi beharko lirateke alde bakoitzean
hurrenez hurren.
Hurrengo urratsak zuzentasunez bete arren, ezin da bateria egiazkoa dela guztiz ziurtatu. Bateriaren jatorria ezezaguna bada
edo edozein arrazoirengatik Nokiaren holograma duen bateria egiazkoa ez dela susmatuz gero, ez ezazu erabili eta eraman
ezazu hurbilen duzun Nokia zerbitzu-gunera edo zerbitzu-hornitzailearengana laguntza eskatzeko.
Nokia bateriei buruz gehiago jakiteko, zoaz www.nokia.com/battery helbidera.