Nokia 3710 fold - Sareko zerbitzuak

background image

Sareko zerbitzuak

Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun izatea

beharrezkoa da. Zenbait aukera ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait funtziok

zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska dezakete. Sareko zerbitzuak

erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen dira. Jo zerbitzu-hornitzailera zure

hornitzailearen sareko eta roaming sareetako datu-transmisio tarifak ezagutzeko. Zure

zerbitzu-hornitzaileak zer kostu aplikatuko den azal dezake.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera ezgaitzeko edo ez aktibatzeko

eskatu liezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan agertuko.

Telefonoan menuaren izenak, menuaren ordena eta ikonoak bezalako elementuak

pertsonaliza daitezke.