
Sarbide kodeak
Zure telefonoak sarbide-kodeak eta segurtasun-ezarpenak nola erabiltzen dituen
ezartzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Segurtasuna
>
Sarbide kodeak
.
•
Segurtasun-kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen lagunduko dizu.
Kode lehenetsia 12345 da. Kodea alda dezakezu eta telefonoak kodea eska dezan
ezar dezakezu. Zenbait eragiketek segurtasun-kodea behar dute konfigurazioa
kontutan hartu gabe, adibidez ezarpenen leheneratzea. Gorde kode berria
ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun. Kodea ahazten baduzu eta
telefonoa blokeatuta badago, telefonoak laguntza teknikoa beharko du eta baliteke
12 Piztea

zerbitzu hau ordaindu behar izatea. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan
Nokia Care gunearekin edo telefonoaren banatzailearekin.
•
PIN kodea, SIM txartelarekin eskuratzen dena, txartela baimenik gabe erabiltzea
ekiditeko da.
•
PIN2 kodea, SIM txartel batzuekin eskuratzen dena, zerbitzu jakin batzuetara
sartzeko erabiltzen da.
•
PUK eta PUK2 kodeak SIM txartelarekin eskura daitezke. PIN kodea hiru aldiz jarraian
oker idatziz gero, PUK kodea eskatzen da. PUK kodea SIM txartelarekin jaso ez
baduzu, jo zerbitzu-hornitzailera.
•
Murrizketetarako pasahitza beharrezkoa da telefonoan dei-murrizketa zerbitzua
erabiltzeko (sareko zerbitzua).
•
Arakatzailearen segurtasun-moduluko ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Segurtasuna
>
Segurt.-mod. ezarp.
.