Konfiguratu posta elektronikoa
Lehendik dagoen posta elektronikoko kontu batean erregistratu zaitezke edo Ovi posta
elektronikoko kontu berri bat konfigura dezakezu.
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
>
Gehiago
>
E-maila
.
Hasi zure posta elektronikoko kontua erabiltzen
1 Hautatu zure posta elektronikoaren zerbitzu-hornitzailea.
2 Idatzi zure kontuaren ID eta pasahitza.
3 Hautatu
Gogoratu pasahitza
posta elektronikokoan sartzen zarenean pasahitza
eskatzearen aukera desgaitzeko.
4 Hautatu
Sartu
.
Beste posta elektronikoko kontu batean erregistratzeko, hautatu
Gehitu kontua
.
Konfiguratu Ovi posta elektronikoa
Posta elektronikoko kontu bat baduzu, Nokia kontu bat sor dezakezu, Ovi posta
elektronikoko zerbitzua barne.
1 Hautatu
Erreg. Ovi-ko postan
.
2 Jarraitu pantailako jarraibideei.
Zure Nokia kontua sortutakoan, Ovi posta elektronikoko zerbitzua erabiltzen eta posta
bidaltzen eta jasotzen has zaitezke. Beste Ovi zerbitzu batzuetan erregistratzeko ere
erabil dezakezu kontua; hala nola, berehalako mezuen zerbitzua. Informazio gehiago
nahi izanez gero, ikusi honako gunea: www.ovi.com.