
Bideo-dei bat egin
Bideo-deietan, telefonoaren aurreko kamerarekin grabatutako bideoa erakusten zaio
deiaren hartzaileari. Bideo-dei bat egin ahal izateko, USIM txartel bat eta WCDMA sare
batetara konektatuta izan behar duzu. Bideo-dei zerbitzuen eskuragarritasunari eta
harpidetzari buruz gehiago jakiteko, jarri harremanetan zure zerbitzu-
hornitzailearekin. Bideo-deia bi pertsonen artekoa da eta telefono bateragarri batera
edota ISDN bezero batera egin daiteke. Bideo-deia ezin daiteke egin beste ahots-, bideo-
edo datu-dei bat aktibatuta dagoen bitartean.
1 Bideo-dei bat hasteko, telefono-zenbakia idatzi, area-kodea barne.
2 Eduki sakatuta deitzeko tekla, edo hautatu
Aukerak
>
Bideo deia
.
Bideo-dei bat egiteak luze jo dezake. Deiak huts eginez gero, ahots-dei bat egiteko
edo mezu bat bidaltzeko eskatuko zaizu.
3 Deia amaitzeko, sakatu amaitzeko tekla.
28 Harremanetan izatea