Nokia 3710 fold - Nabigatzailearen segurtasuna

background image

Nabigatzailearen segurtasuna

Zenbait zerbitzutarako (esaterako, banka edo erosketa elektronikoak), baliteke

segurtasun funtzioak behar izatea. Konexio horietarako, segurtasun-ziurtagiriak behar

dituzu eta, seguru asko, segurtasun-modulu bat. Hori zure SIM txartelean egon daiteke

erabilgarri. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Segurtasun-moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, edo telefonoan

deskargatutako autoritate ziurtagiri-emaileen edo erabiltzaile-ziurtagirien zerrenda

ikusteko, hautatu

Menua

>

Ezarpenak

eta

Segurtasuna

>

Segurt.-mod. ezarp.

,

Baimen ziurtagiriak

edo

Erabiltz. ziurtag.

.

Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software

instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,

ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori benetan

aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako

babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo

fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek

bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"

oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu

telefonoko data eta ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa

dela eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.